XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iraganaldiko atzizkia, azpiko formaren aldaketaz agertzen da say: said esan, flee: fled ihes egin hear: heard entzun, keep: kept gorde (eta, era berean crept tarrastaka ibili, slept lo egin, swept eskobatu, wept negar egin; leaped eta leapt jauzi egin aldaerak dira), do: did egin, sell: sold saldu (eta, era berean, told esan), make: made egin, have: had eduki.

11.7. Kasu batzuetan, forma lotua eite bitxi batean ageri da.

Adibidez, die: dice dadoak, seikoak forman, aldaera agertzen da ohitura orokorraren kontra; penny: pence penike(ak), ezaugarri bera, azpiko formaren aldaketaz agertzen da ( atalaren ezabatzea), eta esanahi aldetiko bereizketaz, pennies aldaera arruntetik aldenduz.

Iraganaldian, aurkitzen dugu, beharrean, doinu zaharkitua duten burnt erre, learnt ikasi aldaeretan.

Bukaera lekuan zilegi ez den multzoaren ordez agertzen dela esan badezakegu, multzo honetan sar ditzakegu, ordez ageri dutelarik, bent makurtu, lent utzi, sent bidali, spent igaro, built eraiki formak.

Feel: felt sentitu adibidean, osagai biek agertzen dute aldaketa fonetikoa, hala nola dealt tratatu, knelt belaunikotu, dreamt amets egin, meant esan nahi (izan).

Bukaeran zilegi ez diren multzoen ordez agertzen direla esan bagenezake, multzo berean sar genitzake leave: left utzi, eta lose: lost galdu.

Forma lotua aldaeraz agertzen da, beharrean, eta azpiko formak silabagilea eta darraikion guztiaren ordez jartzen du seek: sought bilatu adibidean, eta, era berean bought erosi, brought ekarri, caught harrapatu, taught irakatsi, thought pentsatu.

Muturreko kasu batean, aldaera batek ez du besteen antzik batere.

Ox: oxen idi(ak) bikotean, pluralean gehitutako forma lotua da, izan beharrean.

Hizkuntzak ez badu aldentzen den forma hori aldaketa fonetikoaren bidez azaltzea bidezko egingo lukeen antzeko kasurik erakusten, mota honetako aldaerari ordezko esan ohi zaio; honela oxen adibideko ordezko aldaera da, ingelesak ez baitu hotsetik hotserako aldaketa fonetikorik erakusten.

Beste adibide batzuetan, azpiko formak jasaten du ordezkaketa.

Kind zintzo: kinder zintzoago, eta warm epel: warmer epelago oratorketa arruntaz gaindi, badugu good on: better hobea bikotea, non azpiko good on forma, guztiz ezberdina den better formak ordezkatzen baitu.